2020/02/14

2020/01/07

4. BLOKEKO LOTURAK



HEMEN DITUZU MATERIAREN ALDAKETAK HOBETO ULERTZEKO ZENBAIT LOTURA EDO ESTEKA:

Egoera aldaketak

  

Sublimazioa



2019/06/21

IRITSI DA OPORRETAKO EGUNA!

Iritsi da azkenean Ekainaren 21 a. 

Gaur hartuko ditugu oporrak!!!!

Oso gustura gaude urtean zehar egin ditugun jarduerekin, jende jator asko ezagutu eta lagun egin ditugu. 

Orain uda disfrutatu familian eta lagunekin!!!!

OSO ONDO PASA ETA HURRENGORARTE!!!  


2019/06/18

KARTERAK JOSTEN


Maiatzean hasi ginen plastikako klaseetan karterak josten. Lan polita izan da, lehenengo diseinatu genituen, neurriak hartu e.a. Gero, paper bereziekin forma eman eta plastifikatu genituen. Bukatzeko josi ditugu.




JOSI BITARTEAN MUSIKA ENTZUTEN EGON GARA

2019/06/11

Master chef





Txanelako proiektua “…eta horrela bizitzen gara…” bukatu genuenean taldeetan errezeta batzuk egitea adostu genuen, gero sukaldean prestatzeko.
Talde bakoitzak berea adostu ondoren, sukaldean aritzeko beharrezko elikagaiak ekarri genituen, eta sukaldean pintxo goxo batzuk prestatu genituen.


Pintxoak dastatzeko aukera paregabea izan genuen!!!!!
Oso ondo pasatu genuen!!!!!


2019/06/07

SAKONA BASERRIA




Karmelo Etxegarai Ikastolako LH 6ko ikasleak Aizpteitiko Sakona baserria bisitatzera joan gara Eskola Agenda 21ek antolatutako ekintza moduan. Kontsumo ekologiko eta jasangarriaren inguruan hainbat nozio eta kontzeptu ikasi ditugu.
Haien animaliak  ikusi ditugu,  produktu ekologikoak nola egiten diren azaldu digute, mermelada, esnea,  mamia,.... baratzean landatzeko aukera ere izan dugu. 

                        Datak: LH 6.Ako ikasleak: maiatzak 31
                                    LH 6.Cko ikasleak: maiatzak 24
                                    LH 6.Bko ikasleak: ekainak 5
                                    LH 6.Dko ikasleak: maiatzak 29





Baratzean landatu genuen. Lurra prestatu, ongarria bota eta azkenik ureztatu.

Euskal Herriko txerria ezagutu genuen baita ere.....

2019/06/04

IBILALDIA GUGGEINGHEIM-ERA



Karmelo Etxegaraiko ikasleak 2019ko maiatzak 30ean Guggengheim-era joan ziren. Eskulturak eta kuadroak ikusi zituzten eta ondoren tailer batean marrazki bat egin zuten. Oso ondo pasatu zuten!